Kontu ugari asteburuan, inauteriak agurtzeko

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00

Astigarragan kaldereroen konpartsak girotu zituen kaleak, eta Goizuetan, berriz, Kontun Egunak.

Inauterietako balantzea egiteko Kontun Eguna ospatu zuten larunbatean goizuetarrek, eta ederki gainera. Eguerdiko 12:30ak aldera, Igandea txarangak kaleak girotu zituen, poteoak iraun bitartean. Bazkari eder baten bueltan bildu ziren ondoren, eta karnabalen inguruan jardun zuten kontu kontari. Arratsaldean berriro kalejirak girotu zituen Goizuetako kaleak eta gauean, Goizuetako gaztetxean amaitu zen festa. 

Goizuetarrek ez ezik, astigartarrek ere asteburuan agurtu zituzten inauteriak, Kaldereroen konpartsarekin. Ergobiako plazatik abiatu ziren, eta kalejiran joan ziren saltoka, zartagiak astinduz, Joseba Barandiaran plazara. Ondoren, afari batekin borobildu zuten eguna, Zipotzan.

Erlazionatuak

Kontun Eguna atzo, Goizuetan

Kronika - Erredakzioa ots 18 Goizueta

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!