Mutil seniorrek porrota Egiaren aurka, etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00
Egiaren aurka jokatu zuen Hernanik kiroldegian.

25-45 galdu zuten Hernaniko mutil seniorrek Egiaren aurka.  Neska jubeniletan, hernaniarrek eta astigartarrek porrotak jaso dituzte.

Emaitza kaxkarrak lortu dituzte Hernaniko eta Astigarragako eskubaloi taldeek. Hernaniko mutil seniorrek, etxean hartu zuten Donostiako Egia taldea, baina ezin izan zuten aurkaria garaitu, eta 25-45eko porrota jaso zuen Hernanik. Mundarroko neska jubenilek, etxean jokatu zuten eta gutxigatik izan bazen ere, ezin izan zioten Ordiziari aurrea hartu: 30-31. Maila berean, Hernanik bide beretik porrota jaso zuen Elgoibarren aurka 26-23, etxetik kanpo jokatutako partiduan. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!