Igoera fasea ongi hasi du Mundarrok

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00
Senior mailako neskek Ostadarren aurka jokatu zueneko argazkia.

TAKE 52-58 garaitu zuen eta bigarren postuan kokatu dira astigartarrak, Lezoko Oiarsoren atzetik. 

Mundarroko mutilen talde nagusiak, Euskal Ligara igotzeko faseari ekin dio, eta nola gainera. TAKEren aurkako norgehiagoka izan zuten moreek Tolosan, eta 52-58ko garaipenarekin itzuli ziren astigartarrak etxera. TAKE liderra zen sailkapenean, baina Mundarrok garaipena eskuratuta, bigarren postura pasa dira astigartarrak eta hirugarren dira orain tolosarrak. Lidertza hartu du Lezoko Oiarso taldeak.  Lau talde onenak sailkatuko dira azkeneko fasera, semifinalak jokatzeko. Azken fase horretako irabazleak lortuko du Euskal Ligako bigarren mailara igoera zuzena. 

Gipuzkoako lehenengo mailan, Mundarroko neska nagusiek, 14garren jardunaldia jokatu zuen igandean. Mondragon izan zuten aurkari, Arrasaten, eta ezin izan zuen talde arrasatearra garaitu (55-47).

Gipuzkoako bigarren mailan, egoera berean daude Hernaniko eta Mundarroko mutilak, lehenengo mailarako igora fasera sailkatzeko gogoz. Asteburuan ez zen partidurik izan, beraz, asteburu honetan jokatuko dituzte euren partiduak Mondragonen eta Aloña Mendiren aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!