Porrota jaso zuten mutil berdeek larunbatean, Zumaiakoren aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 20a, 00:00

2-1galdu zuten Hernaniko mutil nagusiek, Zumaiakoren aurka. Euskal Ligako neskek, berriz, 0-0 berdindu zuten, Erandioren aurka. 

Asteburu honetan ere, 2024ko aurreneko garaipena ezin izan zuten lortu Hernaniko mutilen eta nesken talde nagusiek. Euskal Ligako neskak, azken asteetako bolada txarra eteten saiatu ziren larunbatean. Aurkari zuzena izan zuten aurrez aurre: Erandio. Ez zuten garaipenik lortu eta 0-0ko berdinketarekin amaitu zen partidua. Hernanik 34 puntu ditu, eta zortzigarren postuan doa.

Mutilek, Zumaiako Aita Mari zelaian jokatu zuten partidua, eta 2-1eko porrotarekin itzuli ziren etxera, berdeak. Une honetan, zortzigarren postuan doaz mutil nagusiak, 31 punturekin, aurretik Real Union doa. Bolada txarra eteteko gogoz gainezka daude hernaniarrak. 

Mundarroko erregional preferenteak, Sanpedrotarraren aurka neurtu zituen indarrak etxean, eta 0-0ko berdinketarekin amaitu zuten norgehiagoka. Oso berdinduta joan zen partidua. Une honetan, sailkapen orokorrean talde morea 12garren postuan doa sailkapenean, 23 puntu pilatuta, eta aurretik Hondarribia du. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!