Erandioko Betiko Neskak hartuko du Hernanik etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 17a, 00:00

Zubipera itzuliko dira gaur Hernaniko neskak, Euskal Ligan.

Eguerdiko 11:45etan jokatuko dute Euskal Ligako partidua, Zubipen, 2024ko bolada txarra eten nahian.

Azken asteetako bolada txarra eten, eta 2024ko lehenengo garaipena lortzen saiatuko da Hernani, gaur eguerdian, nesken Euskal Ligan. Erandioko Betiko Neskak taldea hartuko dute berdeek Zubipen, 11:45etan hasita.

Kontrario zuzena da Erandio, sailkapenean juxtu aurretik dagoena, bi puntu gehiagorekin. Une honetan zortzigarrena da Hernani, 33 puntu pilatuta.

Mutilen Ohorezko Erregional mailan, berriz, etxetik kanpo ariko da Hernani berriro: gaur 16:00etan, Zumaiako Aita Mari zelaian, Zumaiakoren kontra. Urteko estreinako garaipena lortu ezinik dabiltza mutil berdeak ere, eta horretan saiatuko dira.

Mundarrok, bere aldetik, etxean jokatuko du mutilen Erregional Preferenteko partidua: Sanpedrotarra hartuko dute moreek Zarkumendegin, gaur arratsaldeko 16:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!