Umore Onak aurrerapauso haundia eman dezake bihar etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 17a, 00:00

Antton Apezetxeak binakakoa jokatuko du Umore Onarekin.

Igoera lortzeko bidean, 12:00etatik aurrera, Lagun Artea garaitzea garrantzitsua da goizuetarrentzat.

Umore Ona elkarteak bihar partidu garrantzitsuak jokatuko ditu Espainiako Kluben Arteko Txapelketan, Lehenengo Mailan. Goizuetan bertan jokatuko du Lagun Artearen aurka, eta finalerdietarako sailkapena gertuago izanen du bi partiduak irabaziz gero. Finalerako bidean, bihar irabazi egin behar dute goizuetarrek. 12:00etan hasiko da banakakoa, eta Eñaut Lizeaga izanen da protagonista. Binaka, berriz, Beñat Apezetxea eta Antton Apezetxea ariko dira, ondoren. 

Lehenengo fasea amaituko da trinketean

Bestetik, Gipuzkoako Banakako Trinkete txapelketan lehenengo fasea amaituko da asteburu honetan. Lehenengo mailan Barandiaranek sailkapena lortu du hurrengo fasera, Labakak bezalaxe, eta Gurutzealdek gaur lotu dezake finalerdietarako pasea. 

Euskal Ligan, gaur Iruñeako Oberena pelotalekuan, Xabier Apaolaza eta Markel Lizeaga, Oskoz-Balerdi (Oberena) bikotearen aurka arituko dira. Hernaniko bikoteak irabazi egin behar du partidua, finalerdietara sailkatzeko aukerarekin jarraitzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!