Liburutegi ibiltaria bueltan da gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 16a, 00:00

Gaur bueltatuko da Liburutegi Ibiltaria, Goizuetara eta Aranora. Goizean hartuko du Urumea bailararako bidea, Leitzako liburutegiko arduradunak, eta 14:30etan iritsiko da Goizuetara. Ordu beteko geldialdia eginen du bertan, 15:30ak arte, Aranorako bidea hartu aurretik. Arratsaldeko 16:00etan iritsiko da bertara, eta 16:30ak arte egonen da aranoarrekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!