Hernani eta Astigarraga arteko AHTren lan konplexuak amaitu dira

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 12a, 15:17

Gipuzkoako trazaduraren plataforma amaitu da azken lan honekin.

Iñaki Arriola Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak, Denis Itxaso Espainiako Gobernuak Euskadin duen ordezkariarekin batera, AHTren Hernani-Astigarraga zatia bisitatu du astelehen honetan. Bi aldiz Urumea ibaia eta behin A-15 errepidea gurutzatuta «konplexutasun tekniko izugarria» du amaitu berri den obrak. Hiru urteko lanetan hiru eraikuntza-metodo ezberdin ere erabili behar izan dira.

Izan ere, hori garatu ahal izateko, abiadura haundiko lehen zubi tiranteduna eraiki behar izan da Estatuan, 1,4 kilometroko bidezubia, eta bertan dago, gainera, Adifeko sare konbentzionala duen sare berria. Plataforma amaitu ondoren, Gipuzkoako lanak Donostiako geltokia prest jartzean zentratzen dira orain, 2025erako bukatuta egotea espero baita. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!