Bikain hasi dute EH Irekia Maciciorrek eta Kerejetak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 13a, 00:00

Enara Macicior, pelota astintzeko prest, Ane Kerejeta adi begira duela.

30-17 irabazi zuten Lekunberrin, ligaxkaren estreinako partidua. Amaia Irazustabarrenak porrota, Elitekoan.

Euskal Herri mailako txapelketei eman diete hasiera bailarako palistek, joan den asteburuan, emaitza gazi-gozoekin. Txapelketa nagusian, Elitekoan, porrota jaso zuen Amaia Irazustabarrena hernaniarrak, Gasteizen. Ruiz de Azuarekin bikotea osatuta, 20-30 galdu zuen Irazusta­barrenak, Murilloren eta Ar­da­­nazen kontra. Txapelketa be­re­an, eta Gasteizen bertan, ga­raipena lortu zuen CD Hernaniko Leire Galdos oiartzuarrak, Igoarekin batera, Martinen eta Saezen kontra (30-28).

EH Irekian, berriz, bikain hasi dute ligaxka Enara Macicior eta Ane Kerejeta hernaniarrek, lehenengo mailan: 30-17 nagusitu ziren larunbatean, Lekunberrin, Larraungo Berekoetxearen eta Eguzkizaren kontra. Maila berean, garaipena lortu zuen CD Hernaniko Garazi Eizmendi aiarrak ere, Errekako Salanuevarekin, Oberenako Espinalen eta Sarasibarren kontra (30-22).

Hirugarren mailan, ordea, galdu egin zuen Irati Olveira astigartarrak, Mirandarekin batera, Behar Zanako Aldazabal ahizpen kontra (16-30).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!