WhatsAppeko kanala eta hedapen zerrenda sortu ditu Kronikak

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 10a, 00:00

Bertan irakurri ahal izango dira albisteak. Kronikakideek eguneko Kronika mugikorrean jasoko dute. 

Irakurleei erraztasunak emateko asmoz, WhatsAppeko kanala sortu berri du Kronikak. Eguneko albiste nagusiak bertan jasotzeko aukera izango dute kanala jarraitzen duten herritarrek, eta azken orduko berriak helarazteko ere erabiliko da. 

Kanala jarraitzeko interesa dutenek, ondorengo estekaren bidez egin dezakete: https://labur.eus/yEE3Y.

Eguneko Kronika, eskura

Hedapen zerrendaz gain, Kronikakideei beste zerbitzu bat gehitzea erabaki du Kronikako lan taldeak. Webgunean eguneko papereko edizioa irakurtzeko aukera izateaz gain, dokumentua WhatsApp bidez jasoko dute hemendik aurrera Kronikakideek. Hedapen zerrenda bat sortu du Kronikak, eta zuzenean bertatik irakurri ahal izango dira albisteak. 

Mezurik jaso ez duten bazkideak harremanetan jarri daitezke Kronikako lan taldearekin, kronika@kronika.eus helbidera idatzita edo 943 33 08 99 eta 688 660 714 telefonoetara deituta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!