Urumea bailara osora zabaldu da Inauterien ekaitz koloretsua, eta ez dauka berehalakoan baretzeko asmorik, gainera. Joan den igandeko egun haundiak utzitako aho zapore goxoarekin jarraitzen dute aranoarrek, beraiek izan baitziren, beste urte batez, bailaran Inauteriak ospatzen goiztiarrenak. Hernanin, Iñude eta Artzainen konpartsak jarritako martxari atzo eman zioten segida, arratsalde osoko festarekin; eta asteartean sardina ehortzi arte ez dute atsedenik hartuko. Astigartarrek gaurkoa eta biharkoa dituzte jai giroaz gozatzeko bi egun haundiak, baina Kaldereroak herritik pasa arte ez dituzte Inauteriak bukatutzat emango: datorren larunbatean izango da hori.
Eta ekaitz koloretsuak gogotik bustiko baditu Hernani eta Astigarraga, Goizuetan lehertuko da, ohi bezala. Egun seinalatuak urteroko moldean mantendu, eta bihartik asteartera ospatuko dituzte Karnabalak, hiru egun haundirekin, errematea Kontuen Egunez jartzeko, gaur zortzi.
Mozorroen kalejira, Zahagi Dantza eta Iñude eta Artzainen konpartsa, zita seinalatuak
Denetik izango da gaurtik asteartera, Inauteri giroaz gozatzeko: Axeri Dantza, erraldoi eta buruhaundiak, antzerki emanaldiak, bazkari eta afariak... Musikarik ez da faltako, noski, makina bat talde eta txaranga aterako baitira kaleak alaitzera, herri guztietan.
Eta izango dira, nola ez, hitzordu seinalatuak ere. Astigarragan, esaterako, bihar goizean aterako da Iñude eta Artzainen konpartsa jendetsua, epokako jantziekin apainduta eta danborradak eta txarangak lagunduta. Hernanin, berriz, mozorroen konpartsa da bihar eguerdian kalejira egingo duena, Ttarla dantza taldeak antolatuta. Eta Goizuetan, bihar arratsaldean izango da gaztetxoen Zahagi Dantza, eta asteartean nagusiena.
GOIZUETAKO KARNABALAK
17:00, Gaztetxoen Zahagi Dantza 19:00, Erromeria, Astiazaran II eta Andonegirekin 21:30, Mozorroen afaria ETZI, astelehena 08:00, Mozorroen irteera baserrietara 10:00, Plazaren apainketa. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian. Gaia: Historiaurrea. 13:30, Umeen bazkaria Ondoren, Haurrentzako filma 17:00, DJ Mikeltxi 20:00ak aldera, Mozorroen etorrera dultzaineroekin 20:00, Mozorroen afaria OTSAILAK 13, asteartea 09:00, Mozorroen gosaria 10:00, Mozorroen irteera 14:00, Mozorroen bazkaria 17:00, Zahagi Dantza, Motzanetik hasita 19:00, Erromeria, Astiazaran II eta Andonegirekin 22:00, Mozorroen afaria OTSAILAK 17, Kontuen Eguna 12:30, Mozorroen poteoa, Igandea txarangarekin 14:30, Mozorroen bazkaria 17:30, Igandea txaranga Gauean, 'Tocan 2 la polla' kontzertua, Gaztetxean |
ASTIGARRAGAKO INAUTERIAK
14:00, Bazkaria, Foru Plazan. Bakoitzak bere jana eraman behar du; aulkiak eta mahaiak otsailaren 7ra arte eskatu zitezkeen Erriberan. 16:30, Kita Del Pare txaranga, Foru Plazatik abiatuta. 17:30, Mozorroen desfilea, Foru Plazatik abiatuta. Partehartzea irekia da. 18:30, DJ KIrekin dantzaldia, Kontxa Etxeberria plazan. BIHAR, igandea 11:30, Iñude eta Artzainen konpartsa, Ergobiko plazatik abiatuta. Euria eginez gero, 12:00etan Kontxa Etxeberria plazatik. Edonork hartu dezake parte, epokako jantziekin apainduta egonez gero. Astigar elkarteak antolatuta. OTSAILAK 17, larunbata 17:30, Kaldereroen konpartsa, Ergobiko plazatik abiatu eta Joseba Barandiaran plazan bukatuta. Ondorengo afarirako, txartelak salgai daude Zipotzan. Zipotza elkarteak antolatuta. |
HERNANIKO INAUTERIAK
10:00, Axeri Dantza 11:30, Inauterietako txaranga 12:00, Erromeria, Jeiki Hadi taldearekin, Plaza Berrin. San Joan Konpartsak antolatuta. 12:30, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa, txistulariek eta dultzaineroek lagunduta. 17:30, 'Azken festa' (Tomaxen abenturak) haurrentzako antzerkia, Milagrosan. 18:30, Gaztetxoen dantza saioa eta disko jartzailea, Atsegindegin. 19:30, Goxua'n Salsa taldearen emanaldia, Biterin, zutik. Doakoa, aforoa bete arte. 22:00, DJ festa, Atsegindegin. 00:00, Incansables txaranga BIHAR, igandea 11:30, Inauterietako txaranga 12:00, Ttarla dantza taldearen konpartsa eta mozorroen kalejira, Paradorretik abiatuta. 18:00, Inauterietako txaranga 19:00, Hernani Musika Eskolako trikitilariak, kaleetan barrena. 19:00, 'WC' denentzako hitzik gabeko antzerkia, David Cebriánen eskutik, Atsegindegin. ETZI, astelehena 09:00, Diana, Hernaniko Herri Musika Elkartearen eskutik 10:00, Axeri Dantza gaztetxoentzat 12:00, Haur eta gaztetxoentzako puzgarriak, Atsegindegin 16:00, Erraldoi eta buruhaundien konpartsa, dultzaineroek lagunduta 17:00, Haur eta gaztetxoentzako puzgarriak, Atsegindegin OTSAILAK 13, asteartea 18:30, Sardinaren ehorzketa, dultzaina taldearekin |