Aurtengo Zuhaitz Eguna, Aparrainen

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 9a, 00:00

Aparrain mendiko azpialdean izango da 49. Zuhaitz Eguna, otsailaren 17an. Bertan haritzak eta lizarrak aldatuko dituzte elkartutako haur zein helduek. Hernaniko ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailetako ikasleek eta herritar helduek parte hartu ahalko dute jardueran. Haurren kasuan, Eskola Kirolean eman beharko dute izena; helduek, aldiz, Mendiriz Mendi elkartean (943 33 27 45 edo mendirizmendi@gmail.com). Izena emateko epea otsailaren 14an itxiko da.

Aparrainera iristeko bi modu izango dira

Zuhaitzak landatzeko tokira bi modutara iristeko aukera izango da. Haurrak autobusez joango dira Ugaldetxoraino, eta handik oinez iritsiko dira jarduera egingo den eremura. Autobusa 09:00etan abiatuko da Hernanitik, eta 09:10etan Ereñotzutik. Helduak, berriz, oinez joango dira Aparrainera, Gudarien plazatik 07:30etan aterata.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!