Goizuetako eta Astigarragako karnabalak herritik eta herriarentzako, asteburutik

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 8a, 00:00

Goizuetako karnabalak oso koloretsuak izaten dira.

Zahagi Dantzak emanen die Goizuetan hasiera igandean, lau eguneko karnabalei. Astigarragan etzi mozorroek dute protagonismoa eta igandean, Iñude eta Aratzainen desfileak.

Urumea bailara osora zabalduko dira etzitik inauteriak. Astigarragan eta Goizuetan indar haundiz ospatuko dira. Egutegian gorriz markatutako lau egun izaten dira Goizuetan. Igandean hasiko dira karnabalak, eta horrekin batera, baita prozesio txuri-gorria ere. Astigarragan bazkaria, txaranga, desfilea eta dantzaldia izango dira etzi, larunbatean. Igandean, Iñude eta Artzainek hartuko dute protagonismoa.

Goizuetan, gaztetxoak izanen dira herriari kolore bereizgarriak ematen aurrenekoak, igande arratsaldean Zahagi Dantza eskainita. Eta elkarrekin afalduta bilduko dituzte indarrak Mozorroek, hurrengo bi egunetarako: baserriz baserri ibiliko dira astelehenean, eta herriko etxeetan barrena asteartean.

Historiaurrea da aurtengo gaia, eta astelehen eguerdi partean eginen dute kalejira, herrian zehar. Ohi bezala, astearte arratsaldean izanen da Zahagi Dantza, Motzanetik hasita. Ohikoak izanen dira bazkari-afariak, noski; eta musikarik ere ez da faltako.

Kontuen Egunarekin jarriko diete errematea hurrengo larunbatean, otsailaren 17an. Hutsik egin gabe, Igandea txarangak girotuko ditu poteoa eta arratsaldea, eta azkeneko bazkaria eginen dute Mozorroek.

 

GOIZUETAKO KARNABALAK

OTSAILAK 11, igandea

17:00, Gaztetxoen Zahagi Dantza

19:00, Erromeria, Astiazaran II eta Andonegirekin

21:30, Mozorroen afaria

OTSAILAK 12, astelehena

08:00, Mozorroen irteera baserrietara

10:00, Plazaren apainketa. Eguraldi txarra eginez gero, frontoian. Gaia: Historiaurrea.

13:30, Umeen bazkaria

Ondoren, Haurrentzako filma

17:00, DJ Mikeltxi

20:00ak aldera, Mozorroen etorrera dultzaineroekin

20:00, Mozorroen afaria

OTSAILAK 13, asteartea

09:00, Mozorroen gosaria

10:00, Mozorroen irteera herrian zehar

14:00, Mozorroen bazkaria

17:00, Zahagi Dantza, Motzanetik hasita

19:00, Erromeria, Astiazaran II eta Andonegirekin

22:00, Mozorroen afaria

OTSAILAK 17, Kontuen Eguna

12:30, Mozorroen poteoa, Igandea txarangarekin

14:30, Mozorroen bazkaria

17:30, Igandea txaranga

Gauean, 'Tocan 2 la polla' kontzertua, Gaztetxean

 

ASTIGARRAGAKO INAUTERIAK

ETZI, larunbata

14:00, Bazkaria, Foru Plazan. Bakoitzak bere jana eraman behar du.

16:30, Kita Del Pare txaranga, Foru Plazatik abiatuta.

17:30, Mozorroen desfilea, Foru Plazatik abiatuta. Partehartzea irekia da.

18:30, DJ KIrekin dantzaldia, Kontxa Etxeberria plazan.

OTSAILAK 11, igandea

11:30, Iñude eta Artzainen konpartsa, Ergobiko plazatik abiatuta. Euria eginez gero, 12:00etan Kontxa Etxeberria plazatik. Edonork hartu dezake parte, epokako jantziekin apainduta egonez gero. Astigar elkarteak antolatuta.

OTSAILAK 17, larunbata

17:30, Kaldereroen konpartsa, Ergobiko plazatik abiatu eta Joseba Barandiaran plazan bukatuta. Ondorengo afarirako, txartelak salgai daude Zipotzan. Zipotza elkarteak antolatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!