Enaitz Goñi, Euskal Herriko txapeldun

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 7a, 00:00

Euskal Herrian, fondoko probetan, errege da Enaitz Goñi.

Enaitz Goñik bi urrezko domina eta zilarrezko bat lortu zituen Iruñean, Euskal Herriko Neguko Txapelketan. 50 metroko igerilekuan, bailarako lau igerilarik hartu zuten parte. Enaitz Goñi astigartarra Euskal Herriko txapeldun izan zen estilo libreko 400 metroko proban (4:09.05) eta estilo libreko 4x100 m. errelebo proban, Bidasoarekin. Zilarra bizkar estiloko 200 m-ko proban lortu zuen. Olatz Altunak brontzea kolkoratu zuen estilo libreko 50 m-ko proban eta urrea estilo libreko 4x50 metrotan, hau ere Bidasoarekin. Hernani taldeko Unax Zabala hernaniarrak bizkar estiloko 50 m-ko proban hartu zuen parte Juniorretan eta Santi Perez, estilo libreko 100 metroko proban aritu zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!