Mundarroko mutilek ez zuten huts egin etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 6a, 00:00

Fin aritu ziren Mundarroko jokalariak.

Hirugarren postuan amaitu dute fasea, Askatuaken aurka 71-60 irabazi ondoren.

Fasea garaipenarekin amaitu zuen Mundarroko Gipuzkoako 1go mailako gizonezkoen taldeak. Askatuak taldearen aurka jokatu zuen Astigarragan, eta 71-60 irabazi zuten moreek. Lehenengo laurdena azpitik amaitu bazuten ere, moreak nagusi izan ziren gainontzeko zatietan. 

Emakumezkoen 1go mailako taldeak, aldiz, ezin izan zuen garaipena lortu. 59-52 galdu zuten astigartarrek Goizper taldearen aurka. Jarraian jasotako bigarren porrota izan da asteburukoa, eta Internacionalen bisita izango dute asteburu honetan.  

Hernaniko 2. mailako senior taldeak garaipena eskturatu zuen Erroibideren aurka. 52-54 irabazi zuen Hernanik faseko azkenaurreko partidua, eta AZ Riojaren aurka jokatuko du azken jardunaldian.

Erlazionatuak

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!