Santa Ageda bezperako errondek hartuko dute gaur Urumea bailara

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 4a, 00:00

Bailarako herrietan erronda ugari aterako dira egunean zehar. Hernanin 17:00etan jarri du hitzordua Goiz Eguzki abesbatzak, eta 17:45etan Ohitura Zaharrak taldeak, Milagrosan; Astigarragan eguerdiko 12:00etan hasiko da Aiztondo abesbatzaren kalejira; Ereñotzun 15:30etan abiatuko dira Ur Mia elkartetik; eta Goizuetan 11:30etan hasiko dute erronda, herriko plazatik abiatuta. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!