Mundarro-Askatuak, gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 3a, 00:00

Lehenengo faseko azken partidua jokatuko dute astigartarrek 18:00etatik aurrera. Partidu garrantzitsua da.

Mundarroko mutilek partidu garrantzitsua jokatuko dute gaur Astigarragako kiroldegian, 18:00etatik aurrera, Askatuaken aurka. Lehenengo faseko azken partidua izango da, eta astigartarrek hiru lehenengo postuetan amaitzeko aukerak dituzte Lehenengo mailako bigarren multzoan. Horretarako gaur Askatuak gainditu beharra dute. Etxekoak dira faborito. 

Neskek maila berean, gaur, Bergaran jokatuko dute aurkari zuzen baten kontra. Bigarren itzuliko lehenengo partidua izango da. 

Bigarren mailan, Hernaniko mutilek Irunera bidaiatuko dute, Azken Portun Erroibideren kontra jokatzeko, 20:00etatik aurrera. Beste partidu estu bat espero da, aurreko asteburuan derbi ezin parekatuagoa jokatu eta gero. Mundarrok atzo jokatu zuen, etxean, Zarautzen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!