Oiartzunen aurka lehiatuko dira Euskal Ligako neskak bihar, etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko ots. 3a, 00:00

Iazko iraileko Hernani-Mutriku partiduko argazkia.

Mutil hernaniarrek ere, Erregionalean, etxean jokatuko dute, Mutrikuren aurka. Mundarrok, aldiz, Fanderian,Touringen aurka.

Bolada txarrari buelta emateko aukera dute Hernaniko Euskal Ligako neskek, bihar. Izan ere, Oiartzunen aurka leihatu beharko dira berdeak, eta Oiartzungo taldea azkenaurrena dela kontutan izanik, aukera asko ditu Hernanik hiru puntu lortzeko. Etxeko zelaian izango da partidua, bihar arratsaldeko 16:15etan Zubipen.

Hernaniko Ohorezko Erregional mailako mutilek ere etxean jokatuko dute gaur, 12:00etan eta Mutrikuren aurka neurtu beharko dituzte indarrak. Ez da partidu erraza izango, Mutriku laugarrena baita sailkapenean; hala ere, Hernaniko mutilek dena emango dute, 3 puntuak etxean gelditu daitezen. 

Mundarrok, bere aldetik, ez du etxean jokatuko. Touring taldearen aurka lehiatu beharko dira moreak gaur, arrratsaldeko 19:00etan, Fanderian. Partidu lehiatua izango da; Touring hamaikagarren postuan dago 23 punturekin, eta Mundarro juxtu atzetik, puntu bakarreko aldearekin. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!