Bailarako lau txirrindulari arituko dira aurten Andoaingo eskolan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 31a, 00:00

Aiert Zelaia, Urko Zelaia, Xan Lujanbio, Aner Barrenetxea eta Jon Goikoetxea.

Hastear da gaztetxoen txirrindularitza denboraldia, eta igandean aurkeztu zuten Andoaingo txirrindulari eskolako taldea. Urtero izaten dira bailarako txirrindulariak taldearen parte, eta aurtengoan ere hala izango da. 

Guztira bailarako lau gaztetxo arituko dira Andoainen: Hernaniko Xan Lujanbio eta Aner Barrenetxea, eta Ereñotzuko Aiert eta Urko Zelaia.

Entrenatzaile lanetan, berriz, Jon Goikoetxea arituko da. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!