Partidu oso estua jokatu zuten bigarren mailako Hernanik eta Mundarrok, larunbatean Hernanin. Astigartarrak izan ziren garaile azkenean, luzapenean 55-57 amaituta. Lehen mailako seniorrei dagokionez, berriz, emaitza gazi gozoak izan zituzten. Neskak Altzan aritu ziren Digiarte Hoopsen aurka eta ez zuten irabazterik izan (54-50). Mutilak, aldiz, gutxigatik baina garaipena poltsikoratuta bueltatu ziren etxera. Donosti dolphins taldea izan zuten aurkari eta 66-67ko emaitzarekin amaitu zen norgehiagoka.