Ezin garaipenik lortu, Hernaniko eta Mundarroko talde nagusiek

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 30a, 00:00

Mariñoren aurka lehiatu zen Mundarro, Zarkumendegin.

Euskal Ligako neskek 2-0 galdu zuten Elorrioren aurka; Ohorezko Erregional mailako mutilek 1-1 berdindu, Beasainen aurka; eta Mundarrok 0-2 galdu, Mariñoren aurka.

Bolada txarrari buelta eman gabe jarraitzen dute Hernaniko talde nagusiek, izan ere, 2024an oraindik ez dute garaipenik lortu, eta asteburu honetan ere bide beretik jarraitu dute. Euskal Ligako nesken taldeak Elorriren aurka lehiatu ziren eta 2-0eko porrota jaso zuten. Ohorezko Erregional mutilen kasuan, Beasain izan zuten aurkaria eta berdinketarekin amaitu zen norgehiagoka (1-1). Partiduan Hernaniko Xabat Etxandik sartu zuen gola, estrategia jokaldi batean. Partidua aurrea joan ahala, beasaindarrak estutzen hasi ziren eta azken mintutuan sartu zuten golarekin, berdinketan amaitu zen norgehiagoka.

Mundarrok pasa den astean garaipena lortu zuen baina asteburu honetan ezin izan du Irungo Mariño garaitu (0-2). 

Hernaniko Euskal Ligako neskak zazpigarren postuan daude, 32 punturekin; aurretik dituzte San Ignacio 33 punturekin eta Zarautz 34rekin. 

Ohorezko Erregional mailako mutil hernaniarrek azken bi partiduak galdu dituzte etxean, eta oraingo honetan berdinketa lortu dute. Horrenbestez, seigarren postuan doaz, 30 punturekin eta aurretik Bergara doa, 37 punturekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!