Altunak eta Goñik, urrezko domina

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 30a, 00:00

Gipuzkoako Igeriketa Txapelketan, Bergaran, asteburuan Hernaniko hamar igerilarik hartu dute parte.

Neguko Gipuzkoako Igeriketa Txapelketak jokatu dira asteburuan Bergarako Agorrosin igerilekuan, infantil, junior eta absolutu mailetan. Bertan, bailarako hamar igerilarik hartu dute parte eta emaitza onak lortu dituzte. Olatz Altunak (Bidasoa) urrezko domina lortu zuen, maila absolutuan 50 metro librean 27:35eko denborarekin. Enaitz Goñik (Bidasoa) ere garaipena lortu zuen 200 metro tximeleta proban 2:09.55eko denborarekin. Igerilari hauen helburua Euskadiko eta Espainiako txapelketak dira eta prestakuntza bezala hartu zuten Gipuzkoako Txapelketa. Bi proba baino gehiago ez zituzten igeri egin Bidasoako bi igerilariek. Olatz Altunak 4x50 estiloetan ere urrea lortu zuen.

Beste zortzi igerilarik ere izan ziren Bergaran eta aipagarria da lortutako denboretan hobekuntza. Maila onean aritu ziren eta Hernaniko Kirol Elkarteko igerilariak gorakada nabaria izan dute azken urtean. Eñaut Zabalegi, Miren Uxue Garmendia, Aitana Silva, Unax Zabala, Lur Elkoro, Santi Pérez eta Uxue Santxo ordezkatu zuten Hernani taldea eta erreleboa ere uretaratu zuten. Buruntzaldean ere badira hernaniarrak. Horietako bat da Amaiur Iparragirre Merkader. Dominatik gertu geratu zen, bosgarren, 800 metro librean, infantil mailan.

 

Euskal Herriko Txapelketa, asteburuan Iruñean

Datorren asteburuan, Euskal Herriko Txapelketa jokatuko da Iruñeako Amaya igerilekuan. 50 metrotako igerilekua da eta igerilari askorentzat helburu nagusia izango da. Beste batzuek Espainiako Txapelketarako prestakuntza bezala erabiliko dute. Hori izango da Enaitz Goñiren kasua. Otsailaren 21etik 25era izango da Espainiako Sabadellen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!