5255 eta 19057, Tripontziaren zenbaki sarituak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 28a, 00:00

Beste urte batez, Tripontzia loteria jarri du martxan Gure Eskuk, eta urtarrilaren 22an egindako zozketan, sari nagusia, 30.000 eurokoa, 5255 zenbakiaren 'Diaspora' serieak irabazi du; Bilbon saldu zen hori. 5255 zenbakiaren gainerako zazpi serieek, berriz, 2.000 euroko saria eskuratuko dute bakoitzak. Eta azkenik, 19057 zenbakiaren zortzi serieek eskuratuko dute hirugarren saria: 1.000 euro bakoitzarentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!