Iruditan

Tentsio haundiko saskibaloi derbia: Hernani-Mundarro (Gipuzkoako 2. maila)

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 27a, 18:34

Tentsio eta emozio haundiko derbia izan da, gaur arratsaldean Hernanik eta Mundarrok jokatu dutena, mutilen Gipuzkoako bigarren mailan. Oso berdindua izan da lehia uneoro, eta halaxe iritsi dira azkeneko segunduetara ere. Hernanik puntu bakarreko aldea zuela, hiru jaurtiketa libre izan ditu Mundarrok garaipena lortzeko, baina bakarra saskiratu eta berdinketarekin amaitu da partidua. Luzapena jokatu behar, beraz.

Luzapenean, Mundarrok hartu du aurrea, lau punturen aldea lortuta; baina markagailua orekatzea lortu du Hernanik. Edonola ere, astigartarrak izan dira azkeneko segunduetara bi punturen aldearekin iritsi direnak, eta azkeneko jokaldian hernaniarrek berdintzeko edota garaipena lortzeko aukera izan duten arren, ez dute asmatu. Horrenbestez, 55-57 markagailuan, eta garaipena Astigarragara.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!