EH Kluben artekoan, Hernani eta Mundarro

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 27a, 00:00

Apaolaza eta Markel Lizeaga hernaniarrek Gasteizen jokatuko dute bihar, eta egun berean Lizeaga anaiak, Diman arituko dira.

Gipuzkoako eta Euskal Herriko Txapelketetan 40 partidutik gora izango dituzte Hernaniko eta Mundarroko pelotariek, atzo hasi eta bihar arte. Partidurik garrantzitsuenak Xabier Apaolaza-Markel Lizeaga eta Eñaut eta Ekain Lizeaga seniorrek jokatuko dituztenak dira, Euskal Herriko Kluben arteko txapelketan. Ohorezko Mailan jokatuko dute hernaniarrek, bihar, Gasteizen, Txukun Lakua klubeko pelotarien aurka, 11:45etan. Senior mailan astigartarrek Diman izango dute partidua bihar 11:30etan.

Gipuzkoako Trinkete Txapelketa ere hasiko da eskuz banakako modalitatean. Bertan izango dira Hernani eta Mundarro taldeko pelotariak. Guztira 15 bikote inguruk hartuko dute parte kadete, jubenil eta senior mailetan.

Bestetik, bart arratsean, Ultzamako Buruzgain taldearen aurka jokatu zuen Umore Onak, Espainiako Kluben arteko Txapelketan, Larraintzarren, banaka eta binaka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!