Batzordeak, Hernanin eta Astigarragan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 26a, 00:00

Martxoaren 14tik 24ra izango da aurtengo Korrika, eta Urumea bailaratik igaroko denez, Hernanialdeko AEK lanean hasi da eta parte hartu nahi duen ororentzat batzordeak antolatu ditu, goizuetarrak dagoeneko bildu ziren urtarrilaren 17an. Astigartarrentzat datorren astelehenean jarri dute hitzordua, 19:00etan, kultur etxe zaharrean. Hernaniarrentzat, aldiz, otsailaren 1ean jarri dute zita, 18:00etan, AEK Euskaltegian. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!