Bailarako bolariek emaitzak hobetu zituzten Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 23a, 00:00
Patxi Loreak artxiboko irudian.

Joxe Mari Etxebeste, Ibon Miner eta Fernando Gallego izan ziren brila gehien lortu zituzten hiru bolariak.

Gipuzkoako Bikotetako Bola Txapelketako bigarren jardunaldia jokatu zuten atzo, Urnietako bolatokian. Jardunaldi ederra izan zen bailarako jokalarientzat, eta aurreko asteburuko emaitzak nabarmen hobetzea lortu zuten.

Tiraldia Egoitz Berasategik eta Jokin Izagirrek irabazi zuten, 93 brilarekin. Jarraian, bigarren postuan amaitu zuten Aner eta Ibon Miner ereñotzuarrek, 92 brilarekin; eta hirugarren postua Benito Loitegi urnietarrak eta Fernando Gallego hernaniarrak eskuratu zuten,  91rekin. 

Bailarako beste hiru bikote ere aritu ziren gizonezkoen txapelketan: Joxe Mari Etxebeste astigartarrak eta Mikel Arroio hernaniarrak 89 brila bota zituzten, Leandro eta Iñaki Miner ereñotzuarrek 78 eta Fermin Zuloaga eta Patxi Loreak hernaniarrek 77. 

Atzoko tiraldian bailarako jokalariak izan ziren protagonista nagusiak. Banakako datuei erreparatuz, brila gehien bota zituzten Joxe Mari Etxebestek (47), Ibon Minerrek (47) eta Fernando Gallegok (47).

Emakumezkoen txapelketan, Martxeli Kanflanka ereñotzuarrak, Rosa Santosekin batera, bigarren postuan amaitu zuten tiraldia, 54 brilarekin. 

 
Binakako Txapelketako azken jardunaldia, Zerainen

Igande honetan jokatuko dute Bikotekako Txapelketako hirugarren eta azken jardunaldia, Zeraingo bolatokian. Sailkapen orokorreko postuen arabera sailkatuko dira Aian jokatuko den finalera, eta azken jardunaldian puntuazio altua eskuratu beharko dute bailarako jokalariek.

Gizonezkoen txapelketan hamar bikote sailkatuko dira final haundira, emakumezkoenean, berriz, lau.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!