Korrikari buruz bilerak, bailaran

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 22a, 00:00

Martxoaren 14tik 24ra izango da aurtengo Korrika, eta Hernanialdetik pasako da bete-betean. Hori horrela, Hernanialdeko AEK-k lanean hasi dira eta parte hartu nahi duen ororentzat batzordeak antolatu dituzte. Astigarragan urtarrilaren 29an izango da arratsaldeko 19:00etan, kultur etxe zaharreko areto nagusian; Hernanin, aldiz, otsailaren 1ean burutuko dute, arratsaldeko 18:00etan, AEK Euskaltegian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!