Hiru pala partidu, gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 20a, 00:00

Hiru pala partiduz gozatzeko aukera egongo da asteburu honetan. Gaur, Agirre-Luluaga bikote astigartarrak Gazteleku taldearen aurka neurtuko ditu indarrak Andoainen, goizeko 10:00etan. Udaberri torneoaren bigarren jardunaldia izango da, Urumea bailarako bikotea Izurun taldeari irabaztetik dator (25-12). Bihar, berriz, bi partidu jokatuko dituzte hernaniko palistek: lehena, goizeko 10:00etan, Hernani A taldeko neskek, Errekaleor taldearen kontra jokatuko dute Euskal Herria Ligan, eta irabazleak finalera igaroko dira. Bigarrenean, Molle Polle txapelketan, Intxurreren aurka arituko dira Zumaian hernaniarrak, arratsaldeko 16:00etan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!