Umore Onak Espainiako Kluben arteko txapelketa, Larraunen aurka

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 20a, 00:00

Banaka eta binaka bihar jokatuko dute 18:00etan Goizuetan, eta Eñaut Lizeaga Umore Onarekin arituko da.

Espainiako Kluben arteko lehenengo mailako txapelketa pasa den astean hasi zen, eta Goizuetako Umore Ona taldeak bihar jokatuko du bigarren jardunaldia. Lehenengo fasean liga jokatuko da, bederatzi jardunaldi, eta goizuetarrek hiru puntu lortu zituzten pasa den astean Najerinoren aurka buruz buru irabazi eta binaka galdu ondoren.

Bihar bigarren jardunaldia etxean jokatuko du Umore Onak, 18:00etatik aurrera, Larraunen kontra. Lehenengo partidua, banakakoa izango da. 

Buruz buru Eñaut Lizeaga astigartarrak jokatuko du goizuetarrekin eta, binaka Beñat Apezetxeak eta Antton Apezetxeak osatzen dute bikotea.

Trinketeko beste bi final, gaur Iruran

Bart bi final jokatu eta gero, gaur bailarako beste bi bikotek jokatuko dituzte Gipuzkoako Trinketeko finalak. 11:00etan Iruran, Ekhi Oses eta Manex Alberdi kadeteek, Oñate eta Zufiria (Behar Zana) bikotearen aurka jokatuko dute. Hernaniar bikotea faboritoa da final honetan.
Ondoren, Beñat Olazabal eta Martin Alberdi jubenilek, Aranburu eta Iparragirre (Behar Zana) bikotearen aurka jokatuko dute, finala berdindua aurreikusten da. Atzo nagusien finalak jokatu ziren.

Exposito eta Salaberria, bihar Eibarren

Bestetik, profesionaletan Iker Salaberriak eta Hodei Expositok partidu garrantzitsuak jokatuko dituzte bihar Eibarren, Promozio txapelketan. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta lehenengo eta hirugarren partiduetan arituko dira. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!