Astigarragako Korrika batzordea, hilaren 29an

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 20a, 00:00

19:00etan izango da bilera, kultur etxe zaharrean. Hernaniko saioa otsailaren 1ean egingo dute.

Martxoaren 14tik 24ra izango da 23. Korrika, eta martxoaren 23an igaroko da Astigarragatik eta Hernanitik. Horregatik, Hernanialdeko AEKtik herrietako batzordeak sortzeari ekin diote: «Dei egiten diogu Korrikan pare hartu nahi duen orori batzordean parte hartuz lagundu dezan». 

Astigarragan urtarrilaren 29an egingo dute bilera. Arratsaldeko 19:00etan jarri dute hitzordua, kultur etxe zaharreko areto nagusian. Hernaniko batzordea otsailaren 1ean osatuko dute; kasu honetan 18:00etan hasiko da bilera, AEK euskaltegiaren egoitzan. 

Informazio gehiago nahi dutenek edo bertaratuko direla abisatu nahi dutenek honako kontaktuetara idatzi edo deitzeko aukera dute: korrikahernanialdean@gmailcom, 607 61 06 87 (Astigarraga) eta 607 59 28 64 (Hernani).

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!