Bertakok 2.700 igogailu baino gehiagoren mantentze-lanak kudeatzen ditu Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan. Gehienbat, igogailu marka guztietako mantentze-lanak egiten ditu Bertakok. Eta pieza guztiak konpondu edo ordezkatzen ditu, igogailuaren bizitza erabilgarria amaitu arte.
Zerbitzu gardena
"Berezia da gure enpresa, sektoreko beste enpresa batzuekiko ezberdin", dio Bertakoko Iban Sanchezek, Bertako enpresako zuzendari komertzialak. "Bezeroari bideratutako enpresa da Bertako. Zerbitzu gardena eskaintzen dio jardueraren erdigunean dagoen bezeroari", dio; gardentasuna eskaini nahi du, "berez opakoa" den igogailuen sektorean. Horregatik, sorreran, sektorea ondo aztertu ostean, gustuko ez zituztenak albo atera utzi eta zerbitzuak beti bezeroari, herritarrei, etxebizitza komunitateei, eskaintzen hasi ziren
24 orduko benetako zerbitzua
Marka askotariko igogailuen mantentze-lanak –batik bat–; igogailuen instalazioa; edota zaharkituta dauden igogailuen ordez berriak jartzea. Horiek dira Bertakok egiten dituen lanak eta eskaintzen dituen zerbitzuak. Eta hori guztia, ustekabeko konponketa lanei uneoroko erantzuna emanda.
Bertakok bezeroekin –etxebizitza komunitateekin– sinatzen dituen kontratuetan, "24 orduko benetako mantentze-zerbitzuak" eskaintzen ditu, urteko 365 egunetan. "Iraunkortasun klausulak edota bestelako zigor klausulak ezarri barik". Hau ez da ohikoa sektorean, Iban Sanchezen ustez. "Beste enpresa batzuek 24 orduko mantentze-zerbitzuak eskaini bai, baina, gero, benetan ez dute 24 orduetan zerbitzu ematen. Guk benetako 24 orduko zerbitzua eskaintzen dugu; izan asteburu edo ordu txiki". Horregatik dira Bertakoren bereizgarriak "gertutasuna, gardentasuna eta bezeroarekiko konpromisoa".
Sorreran enpresa txiki izatetik bere jardun eremuan enpresa esanguratsua izatera pasa da Bertako. 40 langilez osatutako lantaldea osatzen du Bertakok.
Prezioaren garrantzia
Prezioa da Bertakoren beste bereizgarri bat. Enpresa lehiakorra da, alde horretatik ere. Esaterako, orotariko zerbitzua eskaintzen duen enpresa batek BEZik gabe "150 eta 250 euro bitartean kobra zezakeen hileko gu hasi ginenean, duela 9 urte. Eta gu hasi ginen zerbitzu hori 100-115 eurotan eskaintzen. Eta gaur da eguna galtzen ditugun bezero gutxiek eskaintzen dutena zerbitzu hori 65-75 eurotan". Sanchezek dio konpetentziako enpresek leporatu ziotela sorreran prezioak "botatzea" eta gaur dela eguna Bertakoren aurretik eskaintzen zuten prezioaren erdian dabiltzana.
Euskarari garrantzia
Enpresa euskalduna eta euskaltzalea da Bertako. Ahalik eta zerbitzu gehienak euskaraz eskaintzen ditu. "Edozelan ere, onartzen dugu gure teknikari guztiak ez direla euskal hiztunak; batzuk badira; beste batzuk ez. Baina euskararekin konprometituta gaude eta ahal dugun zerbitzu gehienak euskaraz eskaintzen ditugu. Adibide bat jartzearren, Tuteran aurrekontuak eta fakturak euskaraz eta gaztelaniaz egiten ditugu". Beste konpromiso batzuk ere baditu euskararekiko: Korrikaren babeste izatea edota euskarazko tokiko hedabideetan publizitatea egitea.
Gizartearekiko erantzukizuna
Euskararekiko ez ezik, bertako eta gertuko beste jarduera batzuekiko ere badu erantzukizuna Bertakok, kirolaren edo kulturaren alorretan, esaterako. Tokikom, Arrasate Musikal, Hondarribia Arraun Taldea, Gaztedi Rugby edota Iker Vicente babesten ditu, besteak beste. Horretaz gain, emakumearen parte hartzea kirolean eta kirol egokitua sustatzen duten erakundeak ere babesten ditu, diruz lagunduz. "Halako erakundeen atzean dauden pertsonak, jeneralean, izan ohi dira pertsona inplikatuak, diru aldetik ez horren aberats direnak, nahiz eta beste aberastasun batzuk izan. Haien ondoan egotea gustuko dugu eta halako proiektuak diruz laguntzen ditugu", dio Iban Sanchezek.
Bertakoren zuzendari komertzialaren ustez, gainera, erantzukizun horrek Bertakoren marka indartzen laguntzen du. "Bertakoko bezeroa gure bezero izateaz harro egon dadila nahi dugu; zerbitzu ona eskaintzeaz gain eta haren igogailua matxuratzen den bakoitzean azkar erantzuten duen enpresa izateaz gain, beste balio batzuk, harekin bat datozenak, dituen enpresa garela ikustea".
|
INFORMAZIO GEHIAGORAKO www.bertako.eus |
APLIKAZIOA, BEZEROEN ZERBITZURA
Gaur egungo teknologiak darabiltza Bertako enpresak, eskaintzen duen zerbitzua eraginkorrena izan dadin. Bertakok eskuko telefonoetan erabiltzeko aplikazio bat ere badu. Honako hau ere bezeroei begira. Bezeroaren eta Bertakoren arteko harremanetarako ez ezik, Bertakoko bezeroak beste gertuko gremio batzuekin harremanetan jartzeko ere balio du aplikazioak. "Esaterako, etxebizitzen komunitateko arduradunak arazo bat baldin badauka eta igeltsero, argiketari, arotz, iturgin edo bestelako gremioren baten premia badu, aplikazioak ahalbidetzen du haren inguruan jarduten duten gremio horiekin harremanetan jartzea", dio Sanchezek. Lehentasunezko tratua |

