Trinketeko finaletan arituko dira bailarako pelotariak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 19a, 00:00

19:15etan hasiko dira nagusien finalak.

Trinketeko Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako finalak jokatuko dira asteburu honetan, Iruran. Gaur arratsaldean, 19:15etatik aurrera, nagusien mailako finalak izango dira; bigarren mailan Hernaniko Manterola-Sorondo bikoteak Behar Zanako Lizaso-Urruzola bikotearen aurka jokatuko du; lehenengo mailan, berriz, Mundarroko Barandiaranek eta Gurutzealdek EPLEko Chiapuso eta Taberna izango dituzte aurkari. Kadete eta jubenil mailako finalak bihar jokatuko dituzte, eta bertan arituko dira Hernaniko Manex Alberdi-Ekhi Oses eta Martin Alberdi-Beñat Olazabal bikoteak. Goizeko 11:00etan hasiko dira partiduak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!