Garazi Arrularen 'Lurraz beste' liburuari buruzko irakurketa, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

Garazi Arrula izango da gaur, Erriberan. Argazkia: Dani Blanco. CC BY-SA 4.0

Isabel Etxeberriak zuzenduko du saioa eta Garazi Arrula idazlea ere bertan izango da. Arratsaldeko 19:30etan hasiko da saioa, Erriberan.

Irakurketa klubez gozatzeko aukera izango dute herriko txikiek urtarriletik ekainera bitartean, Hernanin eta Astigarragan. Gaurkoan, astigartarrek dute literaturan murgiltzeko hitzordua, 19:30etan, Erriberan.  'Lurraz beste' liburuari buruzkoa izango da saio, Isabel Etxeberriak zuzenduko du eta Garazi Arrula Ruiz idazle tafallarra izango da bertan. Parte hartzea irekia eta doakoa da.

Hernanin, bihartik ekainera 

Hernaniko liburutegiak martxan jarriko du 3 eta 5 urteko haurrentzako eta haien familientzako Irakurketa Kluba, urtarriletik ekainera bitartean. Hilabetean behin, Galtzagorri elkarteak gidatutako saio bat eskainiko zaie herritarrei, eta beraz, ipuinez, kantuez eta olerkiez gozatzeko aukera izango dute haurrek eta euren erreferentziazko helduek. Bihar izango da aurreneko saioa, eta datozenak ondorengo egunetan izango dira: otsailak 14, martxoak 13, apirilak 17, maiatzak 15 eta ekainak 19. Antolatzaileek jakinarazi dute aldez aurretik izena eman behar dela eta horretarako aukera dagoeneko amaituta dagoela gehitu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!