Agirre-Luluaga bikoteak, hasiera ona

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

Gipuzkoako zazpi barruko txapelketa eta Udaberri Txapelketa hasi da asteburuan eta emaitza onak lortu dituzte Mundarroko palistek. Agirre eta Luluaga bikoteak 25-12 irabazi zuten Iruzuneko bikotearen aurka. Bigarren mailan Goizueta eta Otañok ere garaipena eskuratu zuten 25-20 Gaztelekuren kontra.

Zazpi barruko txapelketa indibiduala ere hasi da eta nagusien mailan Endika Ramos eta Ganix Urdangarin ari dira lehiatzen. A multzoan, Ramosek 23-25 galdu zuen Loiolatarrako Salaberriaren aurka. B multzoan, Ganix Urdangarinek garaipen ederra lortu zuen Behar Zanako Aratzen aurka 23-25. 

Nesketan garaipen bat eta porrot bat izan ziren. Intxurreri 22-30 irabazi zioten eta beste bikoteak 26-30 galdu zuen Auñamendiren kontra.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!