Etxetik kanpo nagusitu ziren Hernaniko seniorrak

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

Asteburu honetan jokatuko dute lehenengo faseko azken partidua, Bidasoa Irun liderraren aurka.

Asteburu oparoa izan da Hernaniko eskubaloi taldeentzat. Etxetik kanpo jokatzea egokitu zitzaien mutil seniorrei, Egiako kiroldegian, eta 27-35 irabaztea lortu zuten. Lehenengo fasea amaitzeko bi partidu geratzen zaizkio taldeari, eta hirugarren postuan daude. Jardunaldi honetan Donibaneren kontra arituko dira, Hernaniko kiroldegian. 

Jubeniletan, Hernaniko mutilek ere garaipena lortu zuten Hernanin, Aloñamendi taldeari 31-28 irabazita. Bigarren postuan dago oraintxe Hernani, eta Bidasoa liderraren aurka jokatuko dute lehenengo faseko azken jardunaldia. 

Mundarroko neskek garaipena, etxean

Emakumezkoen jubenil mailan, hirugarren garaipena eskuratu zuen Mundarrok. 30-25 gailendu zen etxean, Elgoibarren kontra. Hala, sailkapeneko lehenengo postuan kokatu dira, jokatutako partidu guztiak irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!