Aimar Capdequi laugarren, Pista Sarian

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

Pasa den ostiralean amaitu zen Gipuzkoako Pista Saria eta bailarako txirrindularirik ez da podiumera igo. 

Pasa den ostiralean amaitu zen Gipuzkoako Pista Saria kadete, junior eta neska mailetan. Emaitzarik onena sailkapen orokorrean Aimar Capdequi (Iruki-Donostialdea) astigartarrak lortu du juniorretan laugarren postuan. Unai Hernández (iruki-Donostialdea) hernaniarra ere aritu da lehiatzen.

Nesketan, Naya Mangas (Team Zatika Bike Women) hernaniarra zortzigarren izan da sailkapen orokorrean.

Urko Nazabal (kadeteak), Aimar Fernández (junior) eta Maialen Narbona (neskak) izan dira txapeldunak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!