Bailarako bikoteek sailkapenaren erdialdean hasi dute binakakoa

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 16a, 00:00

Joxe Mari Etxebestek eta Mikel Arroiok 8garren amaitu dute aurreneko jardunaldia, eta Benito Loitegik eta Fernando Gallegok hamargarren.

Asteburuan hasi zen, Seguran, Binakako Gipuzkoako Bola Txapelketa eta bailarako sei bikotek hartu dute parte lehenengo jardunaldian. Ez zen jardunaldirik hoberena izan. 29 bikoteetatik zortzigarren amaitu zuten Joxe Mari Etxebestek eta Mikel Arroiok. Nesken sei bikotek eman dute izena eta aurreneko jardunaldian Martxeli Kanflankak eta Rosa Santosek laugarren bukatu zuten. Horiek izan ziren postu onena lortu zuten bikoteak.

Benito Loitegik eta Fernando Gallegok hamargarren amitu zuten; hamalaugarren izan ziren Fermin Zuloagak eta Patxi Loreakek; Aner eta Ibon Miner 19garren sailkatu ziren eta Leandro eta Iñaki Miner, 21garren.

Lehenengo jardunaldia Joxean eta Patxi Ormazabalek irabazi zuten 95 brilekin, Egoitz Berasategi eta Jokin Izagirreren aurretik. Podiumeko postua Felix eta Iñaki Maizentzat izan zen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!