Zabalik dago Goizuetako pandero ikastaroan izena emateko epea, urtarrilaren 19ra arte

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 14a, 00:00

Izen emate kopuruaren arabera zehaztuko dute ordutegia.

Antolatzaileek herritar guztiak gonbidatu dituzte izena ematera. 30 euroko prezioa izanen du lau saioko ikastaroak.

«Herriko kaleak girotzeko aukera bikaina eta edozein adinetarako aproposa». Hitz horiekin aurkeztu dute Aralar Udal Musika Eskolak antolatutako pandero ikastaroa, Goizuetan. 

Panderoa ikasi nahi dutenek aukera izanen dute laster. Dagoeneko zabalik dago lau saioko ikastaroan izena emateko epea, eta urtarrilaren 19ra aste, ostiralera arte, izanen da apuntatzeko aukera. Hasiera batean informazioa biltzea da helburua, herrian panderoa ikasteko dagoen interes maila zein den jakiteko. 

Apuntatzen den jende kopuruaren arabera, eta bakoitzaren ordutegian baitan, izena emateko epea ixtean emanen dute informazio gehiago; hala nola, ikastaroari dagozkion data eta ordutegiak. 

Hasierako inskripzioa egiterakoan ez da ezer ordaindu beharko. Antolatzaileek dena zehazten duten momentuan, izena eman duten pertsonekin jarriko dira harremanetan, eta orduan jarriko dute martxan guztia. Lau saioak egiteko prezioa 30 eurokoa izango da. 

Edonork eman dezake izena

Antolatzaileek nabarmendu dute adin guztietako pertsonek egin dezaketela ikastaroa, panderoa jotzen hasteko «aukera ezinhobea» delako. 

Horretarako, interesa dutenek, https://forms.gle/9ioYoMPdSicE81km9 estekaren bidez egin beharko dute inskripzioa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!