Mundarrok Lezo liderra hartuko du etxean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 13a, 00:00

Mundarroko antolatzailea.

18:00etan hasiko da partidua kiroldegian eta Hernanik Alegira bidaiatuko du gaur 16:15etan jokatzeko.

Saskibaloi taldeek urteari berrekingo diote asteburuan. Gainera partidu interesgarriak daude urteko lehenengo jardunaldian. Honela, Mundarroko mutilek gaur, 18:00etan, Oiarso Lezo liderraren aurka neurtuko dituzte indarrak. Hamaika partiduetatik bi bakarrik galdu ditu Oarsoaldeko taldeak eta partidu zaila izango dute moreek. Mundarrotarrak ere denboraldi ona ari dira osatzen eta bosgarrenak dira. Ezustekoa ematen saiatuko dira gaur.

Hernaniko talde nagusiak, lurraldeko Bigarren mailan, Elorriren aurka jokatuko du gaur 16:15etan Alegiko kiroldegian. Hernaniarrek ere liderra izango dute aurrez aurre. Elorri Aldapa taldeak hamarretik partidu bakarra galdu du eta etxetik kanpo zail izango dute berdeek garaipena. Hernanik sei garaipen eta lau porroT batu ditu orain arte.

Multzo berean Mundarrok atzo jokatu zuen partidua Casa de la Riojaren aurka eta Lehenengo mailako neskek ere, atzo, Casa de la Rioja izan zuten aurkari. k

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!