Jubenilak Euskal Ligara sailkatu daitezke bihar

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 13a, 00:00

Jubenilek bi partidu garrantzitsu dituzte aurretik.

Horretarako Aloña Mendi aurkari zuzenaren aurka irabazi beharra dute 12:00etan kiroldegian.

Asteburuko partidurik garrantzitsuena jubenil mutilek jokatuko dute bihar eguerdian, 12:00etatik aurrera. Euskal Ligara sailkatzeko aukera haundiak dituzte hernaniarrek eta horretarako bihar irabaztea beharrezkoa da.

Aloña Mendi aurkari zuzenaren aurka lehiatuko dira eta bi puntuak oso garrantzitsuak dira. Irabaziz gero Gipuzkoako bigarren postua gertuago izango dute. Bidasoak lehenengo postua ziurtatu du eta bigarrena Saiekoren, Hernaniren eta Aloña Mendiren artean dago. Zaletuen animoak eta indarra eskertuko dute jokalariek.

Hernaniko mutil seniorrek gaur Egiaren Kataren aurka lehiatuko dira Egian bertan, 18:00etatik aurrera. Hirugarren postuan finkatuta daude hernaniarrak denboraldi bikaina osatuz. 

Mundarroko neska jubenilek bihar Elgoibarren aurka neurtuko dira, 11:00etan, Astigarragako kiroldegian. 7-12garren postuen lehian bitik bi garaipen lortu dituzte astigartarrek. Hernaniko neskek atsedena dute 13-19 postuen lehian.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!