Patxi Bakero eta Esteban Arozena garaile, mus txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 12a, 00:00

Jon Mari, Esteban, Patxi eta Xixo sariekin.

Urtezahar arratsaldean mus txapelketa antolatu zuen Umore Ona Ekarteak. Urteroko ohitura bihurtu da askorentzat, eta horren erakusle da aurtengo txapelketak izan duen arrakasta. Azkeneko lau urteetako partehartzaile kopuruak gaindituta, 21 bikote aritu ziren musean arratsalde osoan zehar. Lehia bizia izan zen, lau ordu baino gehiago iraun zuen txapelketak, 16:00ak aldera hasi eta 20:00ak jota jakin ziren txapeldunen izenak. Patxi Bakero eta Esteban Arozena herritarrek lortu zuten garaipena, Hernaniko Xixoren eta Aranon bizi den Jon Mariren kontra finala irabazita. Ondoren, sariak jaso zituzten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!