Altzako Torneoko finala, gaur

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 7a, 00:00

Altzako Gabonetako Torneoko finala jokatuko dute gaur bailarako hiru pelotarik. Xabier Apaolaza hernaniarrak Behar Zanako Urruzolarekin jokatuko du, Eñaut eta Ekain Lizeaga astigartarren aurka. Eguerdiko 12:00etan hasiko da finala. Bestetik, gaur Hernaniko frontoian, pelota eskolako finalerdiak eta finalak jokatuko dira. 11:00etan hasiko dira finalerdiak eta 16:00etan finalak. Ostiralean, Lezamako txapelketaren final laurdenetan, Ekain Lizeagak finala galdu egin zuen Egigurenekin, 15-22, Etxebarria-Bernaola bikotearen aurka.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!