Goizueta-Hernani lineak deskontuarekin jarraituko du

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 6a, 00:00
Bonoek %50eko deskontua dute.

Autobuseko deskontuak erabiltzeko epea 2024ko abenduaren 31ra arte luzatuko da. Hamar bidaieko bonoak dira.

Goizueta-Hernani autobus lineak deskontua izaten jarraituko du aurten ere. Garraio Mugikortasun eta Hiri Agenda Ministerioak eta Lurralde Kohesiorako Departamentuak hala erabakita, %50eko deskontu bonuak 2024ko abenduaren 31ra arte luzatu dira. 

Bono horien baldintzak lehen bezala mantentzen dira: 10 bidaietako bonoak dira, pertsonalak eta besterenezinak; alegia, bono horrekin ezingo da beste bidaiari baten bidaia ordaindu. 

Bonuen prezioak

Tarifa ezberdinetako bonuak daude: hamar bidaietako bono normalak 13,75 euko kostua izangoa du; gazte txartela duenak, 11 euro ordaindu beharko ditu eta baita familia ugariek ere. Azkenik, gazte txartela duten familia ugarien kasuan, bonua 8,80 eurotan eskuratzeko aukera izango da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!