Gaur arratsaldean helduko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoak bailarara

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 5a, 00:00
Errege magoak Goizuetan, iaz. Argazkia: Felix Loiarte.

Hernanin arratsaldeko 18:00etan egingo zaie erregeei harrera, udaletxeko arkupeetan eta Goizuetan, 18:30etan hasiko da festa.

Hilabete luzez lanean aritu ostean, gaur arratsaldean helduko dira Meltxor, Gaspar eta Baltasar errege magoak bailarara. Baina ez da kabalgatarik izango Hernanin «eguraldia dela eta». 

Udaletxeko arkupe­e­tan, hau­rren gutunak jasoko dituzte, eta oparitxo bana ere emango diete hurbildutakoei. Arratsaldeko 18:00etan izango da hori. 

Goizuetara 18:30etan helduko dira

Arratsaldeko 18:30etan bisitatuko dute Goizueta Meltxorrek, Gasparrek eta Baltasarrek, eta kale nagusietan zehar elkartuko dira herritarrekin. Guraso Elkarteak antolatu du topaketa, eta opariak jaso nahi dituzten herritarrek, Asinkon izango dute parada, 16:30etatik hasita 17:30ak arte. Herriko pla­zara hurbilduko dira betiko ohitura jarraituz, eta kale nagusiak zeharkatu eta gero, eguraldia aldeko bada, plazara joko dute. Txarra eginez gero, berriz, pilo­tale­kuan izanen dira denontzat opariak banatzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!