Kronikako albisteak entzun daitezke sarean

Kronika - Erredakzioa 2024ko urt. 3a, 00:00

2023garren urte amaieratik, kronika.eus-en irakurleek albisteak audioz entzun ditzakete Tokihotts izeneko tresnari esker. Goienak eta Elhuyarren Orai NPL enpresak garatu, eta Tokikomek bere bazkide diren komunikabideen webguneetan ezarri du. Tresna sortzeko adimen artifizialean puntakoa den arkitektura neuronala erabili dute. Bi kazetarik grabatutako audioak hartu eta makinari eman dizkiote, testua edozein dela ere, kazetari horien ahotsean irakur dezan. Irakurleak bi ahots ditu aukeran: Ihintza edo Jabi. Tresna berriari esker, hizkuntza haundiek dagoeneko eskuragarri duten teknologia ekarri da euskerara, eta informazioa eskuragarriago jarri da. Tokiko ahotsekin eta euskeraz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!