Errondak, ibilaldiak eta txapelketak izango dira Urte Zahar eguneko protagonistak, bailaran

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 31a, 00:00

Goizean egingo dute erronda Astigarragan, eta arratsaldean izango da Hernanikoa. Goizuetan egun osoko egitaraua prestatu dute.

Zereginik ez da faltako urteko azken egunean. Hernanin mendi irteera antolatu dute Portuko bizilagunek. Santa Barbarara igoko dira, Ibarrolaburu plazatik abiatuta. Arratsaldean, berriz, Urte Zaharreko erronda egingo dute Ohitura Zaharrak taldeko kideek.

Astigarragan goizean egingo dute kopla saioa, baserriz baserri joanda. Kantuz taldeak Bostirieta baserrian jarri du hitzordua, eta Ikatzan amaituko dute.

Goizuetan egun osoko egitaraua antolatu dute: Mandoegira joango dira goizean, pelota izanen da eguerdian eta mus txapelketa arratsaldean.

 

URTE ZAHAR EGUNA

HERNANI

GAUR

10:30 Portu auzokoen irteera Santa Barbarara. Ibarrolaburu plazatik abiatuta.

17:30 Urte Zaharreko
erronda, Kaxkoan barrena. Ohitura Zaharrak taldea.

ASTIGARRAGA

GAUR

11:00 Urtezaharreko koplak, Bustieta baserritik hasita.
Bukaera Ikatza tabernan izango da.

GOIZUETA

GAUR

08:00 Mendi irteera Mandoegira, herriko plazatik abiatuta.

11:30 Pelota partidua, Goiko frontoian:
Balda-Larrarte/
Salaberria-Artola

16:00 Mus txapelketa, Umore Ona elkartean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!