Bi mus txapelketa bailaran, etzi

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 29a, 00:00

Ohitura onei jarraipena emanez, mus txapelketak izango dira Urte Zahar Egunez, Goizuetan eta Hernanin. Goizuetari dagokionez, Umore Ona Elkarteak antolatu du, eta arratsaldeko 16:00etan izango da, goiko lokalean. Hernanin musean aritu nahi duenak, berriz, Gaztetxean izango du aukera, ordu berean. Azken honen izenemateak 5 euroko kostua izango du, eta sariak izango dira hiru bikote onenentzat. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!