Irriz eta ilusioz bete zen bailara igandean, Olentzeroren eta Mari Domingiren etorrerarekin

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 26a, 00:00

Bailarako txoko guztiak bisitatu zituzten eta momentu zoragarriak partekatu zituzten, musika lagun zutela.

Urtero bezalaxe, berezia bezain magikoa izan da aurtengo abenduaren 24a. Urumea bailara osoko herritarrak kalera atera ziren Olentzerori eta Mari Domingiri ongi etorria ematera, eta etxeko txikiek emozioz pasa zuten igandea, haien esperoan.

Olentzerori eta Mari Domingiri harrera egin aurretik, kalejira herrikoian murgilduta, dantzan eta saltoka pasa zuten goiza hernaniarrek. Astigartarrek, goizuetarrek eta aranoarrek ere musikaz eta dantzaz gozatzeko aukera izan zuten haien herrietan osatutako kale bueltekin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!