Hernaniko hiru ekoizlek lortu zituzten sariak Donostiako Santo Tomas eguneko lehiaketetan

Kronika - Erredakzioa 2023ko abe. 23a, 00:00
Arriatzu Baserriko fruituekin osatutako postua, lortutako garaikurrekin.

Zabalo-Enea baserriko Maddi Iradi, Arriatzuko Ane Zeberio eta Javi Devesa eztigilea izan ziren sarituak. Gainera, Jose Salaberria memorialeko saria ere Arriatzu Baserriak irabazi zuen. 

Txorizo pintxoak jatea baino askoz ere gehiago da Santo Tomas eguna. Donostiako azokan bertan, barazkien eta fruituen lehiaketak egin zituzten inguruko ekoizleen artean. Hernaniar batzuk bertaratu ziren Donostiara, eta ez ziren eskuhutsik itzuli. 

Hernaniko hiru ekoizlek lortu zituzten sariak. Fruituen lehiaketari dagokionez, Zabalo-Enea baserriko Maddi Iradi Peñagarikanok jaso zuen lehenengo saria; hirugarren saria, berriz, Arriatzu Baserriko Ane Zeberio Zubelzuk jaso zuen. Arriatzu Baserriak ez zuen fruitu lehiaketako saria bakarrik jaso. Jose Salaberria memorialeko saria ere Ane Zeberiok jaso zuen.

Horrez gain, Donostialdeko ezti lehiaketan lehenengo saria jaso duen Javi Devesa hernaniarrak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!